Nola has naiteke telpark erabiltzen?
Orain, zenbait telpark parkingetan, zure egonaldian zehar Sarrera Bizkorra aktibatu dezakezu eta preziorik onena lortu. Oso erraza da: deskargatu aplikazioa, erregistratu eta aktibatu Sarrera Bizkorra zure ibilgailuarentzat. Egizu estaldura mugikorraren eremuan eta itxaron minutu batzuk Sarrera Bizkorra aktibatu eta parkingetik irten artean, gure sistemek zure matrikula identifikatzeko denbora izan dezaten.
Hona hemen pausoz pauso nola egin:
1. urratsa
Lehenik eta behin, deskargatu aplikazioa zure gailuaren aplikazio-dendatik. Hemen klik eginda zuzenean joan zaitezke.
2. urratsa
Aplikazioa irekitzean, zein hizkuntzatan erabili nahi duzun aukeratu beharko duzu, eta gero galdetuko dizu "Kontua sortu" edo "Sartu" nahi duzun; aukeratu "Kontua sortu".
3. urratsa
Hurrengo pantaila erregistroarena da. Telpark erabiliko duzun herrialdea, zure emaila eta erabili nahi duzun pasahitza aukeratu beharko dituzu.
4. urratsa
"Kontua sortu" botoia sakatzean, egiaztapen-email bat bidali zaizula adierazten duen pantaila bat agertuko zaizu. Ireki zure posta eta sakatu "Kontua aktibatu" botoia. Sakatu ondoren webgune batera eramango zaitu, eta handik aplikazioa irekitzera birbideratuko zaitu. Bertan arrakasta-mezua eta "Sartu" dioen botoia ikusiko dituzu.
5. urratsa
Sakatu "Sartu" botoia eta sartu zure emaila eta 3. urratsean adierazitako pasahitza.
6. urratsa
Hurrengo pausoa da baldintzak eta pribatutasun-politika onartzea. Baldintza orokorrak onartzen dituzula adierazi behar duzu aurrera jarraitzeko, beheko irudian bezala.
7. urratsa
Zure kontua sortua dago! Hiru urrats besterik ez dira falta dena konfiguratzeko eta ia amaituta gaude. Hurrengo pausoa da zure izena sartzea.
8. urratsa
Ondoren, sartu zure ibilgailuaren herrialdea eta matrikula. Nahi baduzu, izen bat jar diezaiokezu bereizteko, ibilgailu gehiago gehituko badituzu.
9. urratsa
Gehitu ordainketa-metodo bat, eta gomendatzen dizugu Mastercard edo Visa zordunketa edo kreditu txartela izatea.
10. urratsa
Ondoren galdetuko zaizu gehitutako ibilgailuarentzat Sarrera Bizkorra aktibatu nahi duzun, hautatu "Sarrera Bizkorra aktibatu" eta listo! Telpark erabiltzaile izatearen abantaila guztiez gozatu ahal izango duzu. Itxaron 5 minutu eta irten zuzenean parkingetik. Zure txartelari kobratuko diogu.
Zalantzarik baduzu, lasai. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta pozik lagunduko dizugu.