Maksu - Baldintzak eta Baldintzak

TELPARK zerbitzura atxikitzeak zerbitzuaren gaineko honako erabilera-baldintza hauen onarpena dakar, inolako erreserbarik gabe. Beraz, arretaz irakurri behar dira jarraian azaltzen diren zehaztapen eta baldintzak.

 

TELPARK Zerbitzua

TELPARK sistema MAKSU ESPAÑA, S.L.-k (aurrerantzean, "MAKSU") aplikatzen du ondasunak eta zerbitzuak kontratatu eta ordaintzeko. Hauek dira enpresaren datuak: IFK: B86389541; egoitza: Avenida del General Perón 36, planta 1ª. Madrid. MAKSU ESPAÑA, S.L. entitatea Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 29760 liburukian, 18. folioan, M-535468 orrialdean eta 1. inskripzioan. TELPARK zerbitzua MAKSUren jabetzako zerbitzu bat da, bere bezeroentzat (aurrerantzean, "Erabiltzailea") garatua izan dena ibilgailuen bide publikoetako edo horietatik kanpoko aparkalekua kontratatzeko eta ordaintzeko, eta baita gainerako ondasun eta zerbitzuak ordaintzeko ere, izan enpresarenak berarenak, izan TELPARK zerbitzura harpidetuta edo atxikita dauden entitateenak. TELPARKen zerbitzura atxikitako enpresak" dira, bai Empark Taldeko enpresak, baita Taldekoak ez diren hirugarren enpresak ere, TELPARKen bidez zerbitzuak ematen dituztenak. TELPARK era atxikitzeko eta harpidetzeko betekizunak eta erabilera-baldintzak entitate bakoitzak informazioa emateko nahitaezko eremu gisa ezartzen dituzten eremuak betetzearen mende egongo dira kasu bakoitzean. Gainera, baliteke ondasun eta zerbitzu jakin batzuk kontratatu edo ordaintzean TELPARK zerbitzua erabiltzeari buruzko informazio-eremuak egotea. MAKSUk nahi duenean bertan behera utzi, blokeatu, eten edo ezeztatu ahalko du TELPARK zerbitzua edo Erabiltzailearen erregistroa, honako kasu hauetan:

  1. Zerbitzuaren edo sarbide-kanalaren segurtasuna bermatzeko.
  2. Zerbitzua iruzurrez edo gehiegikeriaz erabiltzen denean.
  3. Zerbitzuaren mantentze- edo konponketa-lanak egin behar direnean.
  4. Erabiltzaileak zerbait betetzen ez duenean.

TELPARKen bidez, Erabiltzaileak hainbat kontratu eta ordainketa egin ditzake zehaztapen eta baldintza hauetan xedatutakoari jarraikiz, baita kontratu bakoitzari espezifikoak zaizkion eta TELPARK zerbitzura atxikitako hornitzaileak (aparkatzeko guneak esleitzen dituzten entitateak, batez ere) ezarritako zehaztapen eta baldintza espezifikoei jarraikiz ere. Ondorioz, honetarako aukera izango du:

  1. Aparkalekua kontratatu eta kontratazio horrekin lotutako edo haren osagarriak diren beste zerbitzu batzuk kudeatzeko.
  2. Egonaldiko prezioak ordaintzeko, dagozkion eran, baita kalean edo aparkalekuetan ere.
  3. TELPARKera atxikitako entitateek merkaturatzen duten beste edozein zerbitzu edo ondasun kontratatzeko.

Erabiltzaileak zerbitzuak gaztelaniaz kontratatu ahalko ditu Espainian, baita gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizialak diren hizkuntzetan ere. Zerbitzuak Portugalen kontratatzen direnean, portugesez ere kontrata daitezke.

 

TELPARKen erregistratzea

Erabiltzailea TELPARKen erregistratu behar da telefono mugikorretarako aplikazioaren bidez edo MAKSUren web-orriaren bidez ( www.telpark.com ). Halaber, atxikitako entitateen atarietan zein merkataritza informazioaren nahiz TELPARKen zerbitzu-hornitzaileen atarien bidez ere erregistratu ahalko da. Horiez gain, ez da erregistratzeko beste modurik egongo. TELPARKen erregistratzeak zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta TELPARKen bidez kontratatutako salmenta eta zerbitzuei aplikagarriak zaizkien zehaztapen eta baldintzak erabat onartzea dakar, inolako erreserbarik gabe. Erabiltzaile-kontua irekitzeko eta erabiltzeko zehaztapenak onartzea eta erregistrorako eskatutako izaera pertsonaleko datuen betetzea ere badakar. Gainera, aparkalekuetako prezioak nahiz Erabiltzaileak TELPARKi lotutako kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kontratatutako gainerako zerbitzu eta ondasunen prezioak kobratzeko baimena ere ematen da, modu ezeztaezinean. Erabiltzaileak erregistroa ezezta dezake, edota aparkalekuetako prezioak edota bestelako ondasun edo zerbitzuak kobratzeko baimena kendu, TELPARKen bidez ordaintzean harekin lotutako kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez edo izendatutako eta TELPARKek onartutako beste ordainketa-metodo baten bidez ordaintzean. Aukera horiek posible izango dira soilik egin beharreko ordainketarik edo kargurik ez baditu. TELPARKera atxikitzeak aparkalekuetako egonaldiak kobratu eta ordaintzeko matrikulen irakurketa-sistema erabiltzeko berariazko eta baldintzarik gabeko baimena ematea dakar, eta Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du matrikula egoera onean edukitzera, irakurri ahal izan dadin. Erabiltzaileak berariaz baimentzen eta onartzen du matrikulen irakurketa-sistemen bidez bildutako irudiak tratatu eta 30 egunez gordetzeko, edo denbora luzeagoz, ez-betetzeren bat badago edo poliziak hala eskatzen badu. TELPARKekin lotutako aparkalekuetan eta TELPARKen bidez kontratatutako gainerako ondasun eta zerbitzuetan berariaz aipatu beharko da ordainketak era telematikoan egin daitezkeela. TELPARKen erabilera-baldintzak edozein unetan alda daitezke; aldatzen badira, erregistratutako Erabiltzaileei jakinaraziko zaie. Erabiltzaile bera arduratuko da erregistratzerakoan emandako datuen egiazkotasunaz, zehaztasunaz eta benetakotasunaz. Emandako datuetan akatsen bat antzemanez gero, Erabiltzaileak horiek aldatzea eska dezake hurrengo helbidera mezu elektroniko bat bidalita:soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez). Erregistratzeak modu inplizituan dakar Erabiltzaileak zenbait datu pertsonal ematea, hala nola izen-abizenak edo enpresaren izena, helbidea, identifikazio fiskaleko zenbakia, telefono mugikorreko zenbakia, etab. Erabiltzailea jakinaren gainean jarri da bere datu guztiak edo batzuk kanpoko enpresa laguntzaileekin edo EMPARK Taldea osatzen duten enpresekin parteka daitezkeela, Erabiltzailearekin kontratatutako zerbitzua emateko helburu soil eta bakarrarekin. Batzuetan, adibidez, Erabiltzailearen datuak TELPARK aplikazio zerbitzuari atxikitako aparkalekuen jabeekin partekatu beharra dago, kontratatutako plazen erreserbak eta erabilera kudeatzeko. Datu-truke hori aplikatzekoa den araudia erabat betez eta behar-beharrezkoa denera mugatuz egingo da beti. Datuak babesteko politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu esteka honetan: https://www.telpark.com/terms/ .

Erabiltzaileak eguneratuta eduki beharko ditu bere erregistro-kontuko datuak, eta bera izango da TELPARKek horiez egiten duen erabileraren erantzule soil eta bakarra. Era berean, Erabiltzailea izango da erantzulea aparkalekuen eta gainerako ondasun eta zerbitzuen ordainketa-eskaeren eragiketetan, aparkaleku eta zerbitzu bakoitzaren prezioen ordainketetan, TELPARKen bidez baimendutako gainerako ordainketetan edo TELPARKi, MAKSUri edo TELPARKera atxikitako entitateei eragindako edozein kalteren kasuan. Erabiltzailea izango da, halaber, TELPARKen sartzeko erabiltzen dituen ekipoen segurtasunaren erantzulea, bere datuen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatu ahal izateko. Nolanahi ere, TELPARKen erabilera-baldintza hauek onartzean Erabiltzaileak baimena ematen dio fakturak era telematikoan igortzeari. Erabiltzaileak berariaz baimena ematen dio MAKSUri eta atxikitako entitateei egiten zaizkion ordainketen edo bestelako karguen abisuak eta fakturak bidaltzeko bere TELPARKen erregistro-kontura. TELPARK zerbitzuak harpidetuta dauzkan hornitzaileak zehaztu eta aplikagarriak diren zehaztapen eta baldintzei jarraikiz.

 

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Indarreko legerian xedatutakoaren arabera, Erabiltzaileak ohiko bizilekua duen herrialdeko legeak arautuko du kontratu hau.

Eskumena duen jurisdikzioa izango da aplikagarria den legeriak uneoro zehazten duena.

 

Erabiltzailearen erregistro-kontua

TELPARKen erregistratzean, TELPARK erregistro-kontua ("erabiltzaile-kontua") sortuko da, eta Erabiltzailea identifikatzeko eta zerbitzuari lotutako eragiketak burutzeko behar diren datuak bilduko ditu, hala nola:

  1. Erabiltzailearen telefono mugikorreko zenbakia, beharrezkoa denean.
  2. Erregistro-kontuari lotutako ibilgailuen matrikula-zenbakia.
  3. TELPARK zerbitzuari atxikitako sozietateak eskatzen duen gainerako informazioa.
  4. Kontuari esleitutako ordainketa-metodoak, erregistroa egiteko beharrezkoa den derrigorrezko informazioarekin eta hautazko informazioarekin.

Erregistro-kontua www.telpark.com web-orrian edo telefono mugikorrean nahiz ordenagailuan deskargatutako TELPARK aplikazioaren bidez sor daiteke, baita TELPARKi atxikitako entitateen, merkataritza-informazioa banatzeko atarien edo TELPARKen hornitzaileen atarien bidez ere. Erabiltzailearen kontua sortu ondoren, Erabiltzailea bere datu pertsonaletan sartu ahal izango da erabiltzaile-izenarekin eta pasahitza erabilita. Datu horiek isilpean gorde behar dira. Erabiltzaile-kontuak egindako transakzioen erregistro antolatu edo historiko bat izango du, eta bertan agertuko dira Erabiltzaileak ordaindutako aparkalekuak, horiekin lotutako ordainketak eta TELPARKen bidez egindako bestelako ordainketak. Erregistro-historia horiek dira Erabiltzaileak aparkalekuak eta gainerako zerbitzuak kontratatu eta ordaintzeko egindako eskaeren egiaztapenaren froga, kasu bakoitzean aplikagarriak diren zehaztapen eta baldintza espezifikoei jarraikiz. Egindako transakzioen egiazkotasuna adierazten dute. Horrek, ordea, ez dakar aparkalekuko plaza erabiltzeko eskubide oso eta erabatekorik, eta transakziorako ez du axola erabiltzaileek aparkalekuko plaza erabiltzen duten ala ez behin ordainketa edo erreserba eginda. Erabiltzailearen aparkalekuko eta gainerako zerbitzuen ordainketa-eskaerak bere erabiltzaile-kontuari lotuko zaizkio automatikoki, eta, horrenbestez, lotutako ordainketa-metodoei. TELPARKen bidez aparkalekua ordaintzeko eskatu zaien matrikula guztiak erabiltzaile-kontuari lotuko zaizkio automatikoki, eta, horrenbestez, lotutako ordainketa-metodoei, erabiltzaile-kontuari lotutako kreditu- edo zordunketa-txartela barne. Aparkalekuko eta gainerako ondasun eta zerbitzuetako ordainketak egiteko TELPARK erabili ahal izateko, TELPARKek onartzen dituen eta erabilgarri dauden ordainketa-metodoetako bat gutxienez gehitu behar du Erabiltzaileak bere erregistro-kontuan. Erabiltzaileak ordaintzeko beste metodo bat ematera behartuta egongo da kontuari lotutako ordainketa-metodoak ez badu onartzen kargurik egitea edo transakzioei uko egiten badie edozer dela eta. Erabilgarri dauden ordainketa-metodoetako bat lotu ondoren, TELPARKek zenbateko txikiko ordainketa bat egingo du, aukeratutako ordainketa-metodoaren baliozkotasuna eta erabiltzaile-kontuaren funtzionamendua egiaztatzeko. Ordainketa automatikoki egingo da. Erabiltzaileak faktura edo ordainketa-frogagiri bat nahi izanez gero bere izenarekin edo identifikazio fiskaleko zenbakiarekin, zerbitzua erabili aurretik eskatu beharko du, Erabiltzailearen kontuaren fakturazio-datuetan, hain zuzen ere. Horregatik, Erabiltzaileak bere fakturazio-datuak (izena, helbidea eta IFZ) eman beharko ditu erregistratzean, eta faktura azken kontsumitzaile gisa egingo da. Fakturan azalduko dira TELPARKek emandako zerbitzuak, Erabiltzaileak ibilgailuak aparkatzeagatik egindako ordainketa guztiak eta bestelako ondasun eta zerbitzuen ordainketa. Erabiltzailea da, erabilera-baldintzei jarraikiz, erabiltzaile-kontua erabiliz TELPARK sistema erabiltzeko moduaz, eta bera izango da honako hauen erantzule bakarra:

  1. Aparkatzeko eragiketak ordaintzeko eskaera.
  2. Bide publikoetako aparkalekuen prezioen ordainketa.
  3. Gainerako ondasun eta zerbitzuen ordainketa.
  4. Zerbitzuari eragindako edozein kalte.

 

Erabiltzailearen ordainketak eta karguak

Zerbitzuan erregistratzean, Erabiltzaileak baimena ematen die MAKSUri, TELPARKera atxikitako enpresei eta zerbitzuak ematen dituztene, bere kreditu- edo zordunketa-txartelean edo erabiltzaile-kontuari lotutako beste edozein ordainketa-metodoan kargatzeko TELPARKen bidez kontratatutako zerbitzu guztiak. Erabiltzaileak TELPARKen bidez aparkalekuak, ondasunak edo zerbitzuak eta ondasun-hornitzaileei bere kreditu- edo zordunketa-txartelean edo erabiltzaile-kontuari lotutako beste edozein ordainketa-metodoan kargatzeko TELPARKen bidez kontratatutako zerbitzu guztiak. Erabiltzaileak TELPARKen bidez aparkalekuak, ondasunak edo zerbitzuak ordaintzea eskatzen duen unetik bertatik kargatu ahalko zaizkio kreditu- edo zordunketa-txartelean edo baimendutako ordainketa-metodoan. Dena dela, kontuko kargua transakzioaren geroztiko data batean ere gauzatu ahalko da. Erabiltzailea izango da erabiltzaile-kontua zaintzearen eta ordaintzeke saldorik ez dagoela egiaztatzearen erantzulea. Baliteke TELPARK erabiltzeagatik komisio bat ordaindu behar izatea. Ordainketa Erabiltzaileari jakinaraziko zaio transakzio bakoitza egin aurretik, eta hark onartu egin beharko du. Erabiltzaileak berariaz aitortzen dio MAKSUri eta TELPARK zerbitzuaren bidez kontratatutako ondasun-hornitzaileei zehapen gehigarri bat kobratzeko aukera, lotutako kreditu- edo zordunketa-txartelaren edo baimendutako gainerako ordainketa-metodoen bitartez kobratu ezin bada eta huts egiten duen transakzio bakoitzarengatik. Zehapenaren zenbatekoa eragiketaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta ez da izango inoiz berrogeita hamar zentimo (0,50 €) baino gutxiago. Erabiltzaileak adierazten du MAKSUk eta zerbitzura atxikitako enpresek komisio bat kobratzeko eskubidea dutela aitortzen diola TELPARK erabiltzeagatik komisio bat kobratzeko eskubidea, baita zehapen bat kobratzekoa ere erabiltzaile-kontuan ordaindu gabeko saldoak egoteagatik. Erabiltzaileak ordaintzeko dituen zenbatekoen ehuneko berrogeita hamarraren (% 50) baliokidea izango da zehapen hori, posizio zordunak erreklamatzeagatik sortutako zehapen gisa kobratuko da. Edonola ere, zehapena ez da inoiz hogei euro (20 €) baino gutxiago izango. Erabiltzaileak TELPARKen bidez ordainketa bat agindu duenean, ezingo da ezeztatu, ez ordainketa ezta ordaintzeko agindua ere. Erabiltzaile-kontuan egiten diren ordainketa eta karguak ordainketa-plataforma seguru eta ziurtatu baten bidez egingo dira, transakzio bakoitzaren pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta. Erabiltzaileak berariaz eta aldez aurretik baimendu ahalko du ondasun eta zerbitzu jakin batzuen ordainketa; esaterako, aparkalekuak, bide-sariak, etab. Horretarako, TELPARKen erabiltzaile-kontuari lotutako matrikula zenbakia erabiliko du.

Zerbitzuen ordainketa soilik TELPARKen behar bezala erregistratutako kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez egin ahalko da, edota aurretik jakinarazitako eta, horrenbestez, Erabiltzaileak ezagutzen duen beste ordainketa-metodoren baten bidez. Ordainketa egiteko gutxieneko adina 18 urteko da, eta txartelaren titularra izango da egindako transakzioen erantzule bakarra. Aipatutako ordainketa-metodo horiek mailegutzen/jaulkitzen dituzten entitateen egiaztapen eta baimenen araberakoak izango dira, baina entitate batek baimenik emango ez balu ordainketa egiteko, ezingo da zerbitzuarekin jarraitu, eta automatikoki ezeztatuko da.

MAKSU edo atxikita dauden enpresek dagozkien fakturak jaulkiko dituzte. Erabiltzaileak faktura osoa jaso nahi badu, halaxe eskatu beharko du "Erabiltzailearen erregistro-kontua" izeneko atalean ezarritakoari jarraikiz.

Aurreikusitako datetan MAKSUri egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik osorik ordaindu ez diren fakturak mugaeguneko zor gisa hartuko dira, eta edozein unetan kobratu eta berehala exekutatu ahalko dira. Era berean, faktura bat ez ordaintzeak berandutze-interesak sortuko ditu automatikoki ordaindu gabeko zenbatekoetan diruaren legezko intereseko pertsona fisikoentzat (ehuneko bi puntu gehiago izango da) eta enpresari/enpresentzat, abenduaren 29ko 3/2004 Legeak eta hori aldatzen edo garatzen duen legezko edozein arauetan ezartzen denarekin bat. Honela, bi alderdiek onartu egiten dute testu arau-emaile horren mende jartzea, haren alderdi eta betebehar guztietan eta gainerako baldintzetan ezarritakoaren kalterik gabe. Era berean, Erabiltzaileari berariaz jakinarazten zaio ezen horretarako epea betetzen ez bada, diruzko betebeharrak betetzeari edo ez-betetzeari buruzko fitxategi bati jakinarazi ahalko zaizkiola ez-ordaintze horri buruzko datuak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 38. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, betiere. Fakturak ez ordaintzeak zerbitzua berehala ezeztatzea dakar.

Erabiltzaileak zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko guztizko prezioa (zergak barne) uneoro TELPARKen azalduko da. Baliteke prezioak aldatzea kontratuaren iraunaldian zehar, baina aurretik TELPARKen jakinaraziko dira, ondorio horietarako.

Prezio guztiak eurotan azalduko dira TELPARKen, eta aplikagarria zaizkion zergak (BEZ, IGIC, etab.) barne izango dituzte. Horiek izango dira une horretan indarrean eta legez aplikagarriak direnak.

 

Erantzukizuna

MAKSUk ahalegin handiena egingo du TELPARKen funtzionamendua eskuragarri eta etenik gabe egotea ziurtatzeko eta edozein informazio igortzean akatsik ez egoteko. Dena dela, ezin da bermatu Internet bidezko komunikazioen funtzionamendu egokia, zerbitzuaren izaera bera dela eta. Era berean, baliteke TELPARKerako sarbidea noizean behin eten edo mugatzea, konponketa- edo mantentze-lanak egiteko edo produktu edo zerbitzu berriak sartzeko. Etenaldi edo murrizketa horien maiztasuna eta iraupena mugatzeko ahaleginak egingo dira beti. MAKSU ez da inolaz ere erantzule izango TELPARKekin lotutako ondasun- eta zerbitzu-hornitzaileen betebeharrak betetzeaz, besteak beste hauek:

  1. Erabiltzaileari jartzen zaizkion isun edo zehapenak ibilgailuen matrikulak egoera txarrean egoteagatik edo irakurtezinak izateagatik.
  2. Erabiltzaileari jartzen zaizkion isun edo zehapenak aplikazio informatikoa gaizki erabiltzeagatik.
  3. Erabiltzaileari jartzen zaizkion isun edo zehapenak hark web-aplikazioan edo aplikazio informatikoan datu pertsonalak edo ibilgailuarenak oker sartzeagatik.
  4. Erabiltzaileari jartzen zaizkion isun edo zehapenak aparkatuta den eremuari, matrikulari edo aparkaldiaren hasiera edo amaiera orduari buruzko datu okerrak emateagatik.
  5. Erabiltzaileari jartzen zaizkion isun edo zehapenak ordenagailuaren, gailu mugikorraren eta gailuaren konexioaren funtzionamendu edo egoera okerraren ondorioz sortuak direnean.

MAKSU ez da erantzule izango zerbitzuak behar bezala ez erabiltzeagatik sortutako kalte eta galerengatik. Halaber, ez da erantzule izango zerbitzuak ematean edo ez betetzean sortutako atzerapenagatik, atzerapen edo ez-betetze hori MAKSUrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik denean. Erabiltzaileak zehapena edo isun bat jasotzen badu edo zalantzan jartzen bada Erabiltzaileak TELPARK plataformaren bidez egin duen eragiketa, MAKSUren betebeharra izango da egindako transakzioari buruzko egiazkotasunaren gaineko froga guztiak bidaltzea, Erabiltzaileak hala eskatuta.

Erabiltzailea izango da erantzule kontratu hau betetzean MAKSUri eta TELPARK zerbitzuari atxikitako erakundeei doloz, zabarkeriaz edo erruz eragindako kalte edota galera guztiengatik. Zehazki, MAKSUren zerbitzuak kontratatzean Erabiltzaileak berariaz onartzen ditu aparkalekuetan edo kontratatutako gainerako zerbitzuetan indarrean dauden sarbide- eta erabilera-baldintzak, eta ontzat ematen du arau horiek aparkalekuek, aparkaleku-guneengatik eta zerbitzu horien hornitzaileen eskutik bakarrik ematen dituztela. Arau horiek Erabiltzaileak kontsultatzeko moduan egongo dira zerbitzua eskaintzen den aparkalekuetako bakoitzean.

Nolanahi ere, aparkatzeko edo ondasun zein zerbitzuen salerosketako kontratuak harreman juridiko zuzena ezarriko du Erabiltzailearen eta zerbitzu horien hornitzaileen artean. Hori dela eta, aparkalekuaren titularra edo hornitzaileak izango dira ondasunen salmentaren edo zerbitzuak ematearen erantzule bakarrak.

MAKSU ez da inolaz ere erantzule izango ibilgailuen, pertsonen edo jabetzen aurka egindako mota guztietako kalte eta galeren aurrean.

 

TELPARKen erabilera Espainiatik kanpo

TELPARK Espainian, Portugal en eta Andorran erabil daiteke. Ondorio horietarako, nahikoa izango da Erabiltzaileak hemen ezarritako zehaztapenak eta baldintzak onartzea. Erabiltzaileak onartzen du MAKSUk bere erabiltzaile-datuak Portugalen eta Andorran TELPARK zerbitzua ematen duten enpresei edo entitateei laga diezaiekeela, eta hauek enpresa hauen bitartez emango dira:

- Portugal: MAKSU SERVICES, S.A.-ren bidez eskainiko da, Lisboako Merkataritza Erregistroan 510711464 zenbakiarekin erregistratutako konpainiaren bidez, alegia. Hauek dira sozietate horren datuak: pertsona kolektiboaren identifikazio-zenbakia (NIPC): 510711464; helbidea: Avenida Conde de Valbom nº30, 1050-068, Lisboa.

-Andorra: APARCAMENT ESCALDES CENTRE, S.A., Andorrako Merkataritza Erregistroan 10474 zenbakiarekin inskribatutako sozietatea, S-125 liburua, 49-56 folioa, 2002ko urriaren 28koa. Sozietatearen helbidea: Carrer Constitució, Prat Gran Planta aparkalekua -1, d 'Escaldes-Engordany.

 

Jabetza intelektuala edo industriala

TELPARK aplikazio informatikoaren jabetza intelektualaren eskubideak, haren iturburu-kodea, diseinua, nabigazio-egiturak eta bertan dauden elementuak MAKSU ESPAÑA, S.L.-ren jabetzakoak dira, eta hari dagokio haiek ustiatzeko eskubideen erabilera esklusiboa edozein eratan, bereziki erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko eta eraldatzeko eskubideak, aplikagarria den espainiar eta europar legeriarekin bat. MAKSUk jakinarazten du ez duela ematen lizentziarik edo baimenik, berariaz nahiz inplizituki, TELPARK aplikazio informatikoan dauden edukiekin zuzenean edo zeharka lotutako jabetza intelektual edota industrialeko eskubideetarako edo horiekin zerikusia duten beste edozein eskubide edo jabetzetarako. Erabat debekatuta dago TELPARK aplikazioan edo bere webgunean dauden edukien erreprodukzio osoa edo partziala. Eduki horiek baimenik gabe erabiltzeak legez ezarritako erantzukizunak sortuko ditu.

Erabiltzailea TELPARKen aplikazioaren edo webgunearen bidez sartzeak ez du esan nahi jabetza eskubide horiei uko egiten zaienik edo erabat edo partzialki haiek eskualdatu edo lagatzen direnik. Hori dela eta, eduki edo elementu horietarako sarbidea izateak Erabiltzaileari ez dio ematen kopiatzeko, saltzeko, aldatzeko, erreproduzitzeko, argitaratzeko, lagatzeko, igortzeko edo hemen azaltzen den informazio eta elementuetatik eratorritako produktu eta zerbitzu berriak sortzeko aukera edo eskubiderik.

Erabiltzaileak ez du eskuratzen eskubide edo lizentziarik TELPARKek ematen dituen zerbitzuen gainean, ezta bertan jasotzen diren elementuen gainean ere, ez bada ematen diren zerbitzuak erabiltzeko eskubide mugatua horiei aplikagarriak zaizkien baldintzei jarraikiz. Erabiltzaileak bere erabilera eta beharretarako bakarrik erabiliko ahalko ditu TELPARKen bidez atzitzen dituen eduki edo elementuak, eta ezingo ditu ustiatu haien bidez eskuratutako zerbitzuak, materialak edo elementuak helburu komertzialetarako, ez zuzenean ez zeharka.

 

Atzera egiteko eskubidea

Erabiltzaileak atzera egin ahalko du MAKSUrekin duen kontratuan hamalau (14) egun naturaleko epearen barruan, erabiltzaile-kontua sortzen denetik kontatzen hasita, betiere kontsumitzaile eta erabiltzaile (enpresak ez) izaera duenean, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta gainerako lege osagarriak onartzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (aurrerantzean, ELD 1/2007). Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, Erabiltzaileak kontratuan atzera egin nahi duela jakinarazi beharko du, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez). Horretarako, Erabiltzaileak 1. Eranskinean agertzen den atzera egiteko inprimaki-eredua erabil dezake, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.

MAKSUk posta elektroniko bidez jakinaraziko du atzera egiteko eskaera jaso izana, eta Erabiltzaileak egindako ordainketa guztiak itzuliko ditu, hasierako transakzioan erabilitako ordainketa-metodo bera erabilita.

 

Gatazkak konpontzea

Erabiltzaileak MAKSUrekin harremanetan jarri nahi badu edozer zalantza, erosketan izandako gorabehera, kexa, erreklamazio edo erabilera-baldintza hauekin lotutako edozein konturen gaineko desadostasun argitzeko, mezu elektroniko bat bidal dezake helbide honetara: soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez).

MAKSUk ez badu asetzen Erabiltzaileak jarritako barne erreklamazioa, azkenak eskubidea izango du kontsumo alorreko eztabaidak auzibidetik kanpo ebatz daitezela eskatzeko, EBren 524/2013 Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz. Eskabidea esteka honen bidez egingo da: http://ec.europa.eu/consumers/odr/ .

 

Indarraldia eta erabateko adostasuna

Zehaztapen eta Baldintza hauetako edozein xedapen eskumena duen edozein epaitegi, auzitegi edo administrazio-organok erabat edo partzialki indargabetuko balu edo ez-aplikagarri gisa joko balitz, baliogabetze edo ez aplikatze horrek ez die eragingo gainerako xedapenei. Kasu horretan, eragindako klausula edo klausulak ordezkatutakoen antzeko efektuak dituzten beste batez edo batzuez ordeztuko dira.

MAKSUk eskaintzen duen erreserba-zerbitzuaren Zehaztapen eta Baldintza hauek bi alderdien arteko erabateko akordioa dira, eta gaiarekin lotuta aurretik idatziz edo ahoz adostutako edozein akordio, ulertze, baieztatze, ordezkatze, negoziazio edo adoste-proposamenen gainetik egongo dira.

 

Xedapen orokorrak

Zehaztapen eta Baldintza hauek aurrez azaldu dira, indarrean dagoen legeriari jarraikiz. Era berean, MAKSUk eskura jartzen ditu Zehaztapen eta Baldintza hauek, gorde edo erreproduzitu ahal izan daitezen, era horretan betez aurrez informazioa emateko legezko eginbeharra.

Era berean, Erabiltzaileari jakinarazten zaio Zerbitzu eta produktu jakin batzuen erabilera mugatu ahal izango dela aparkalekua kontratatzen den udalerriko jaiegunen eta ekitaldien arabera. Kasu horretan, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio Produktuaren erabilera mugatuko den aldia, aparkalekuko leihatila eta kutxazainetan jarriko den kartelen bidez, erabilera mugatuta dagoen aldia hasi baino hilabete lehenago, edo TELPARK aplikazioaren bidez, hilabete lehenago.

MAKSUk beretzat gordetzen du Zehaztapen eta Baldintza hauek edozein unetan alde bakarretik aldatzeko eskubidea. Kasu horietan, lehenbailehen argitaratu eta jakinaraziko dira. Era berean, beretzat gordetzen du TELPARKen aurkezpena eta konfigurazioa, funtzionaltasunak edota dituen edukiak edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe alde bakarretik aldatzeko eskubidea.

Berariaz aitortu eta onartzen duzu MAKSUk edozein unetan eten, desaktibatu edota ezezta dezakeela TELPARKerako sarbidea edota erabilera, MAKSUk erantzukizunik izan gabe horregatik.

TELPARKen sartzeko bitartekoen erabilerarekin lotutako kostu guztiak, mugikorretarako dei edo mezuen kostuak eta bankuko gastuak barne (baina ez horiek bakarrik), Erabiltzailearen kontura izango dira. Baliteke SMS sistemen bidez egindako ordainketek kostu gehigarriren bat ekartzea mezuak bidaltzeagatik, eta Erabiltzailearen kontura izango dira. MAKSU ez da erantzule izango mezu horiekin lotutako telefono-fakturen gaineko edozein kosturengatik.

 

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzuaren xedapen partikularrak

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzua

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzuaren bidez, TELPARKek zerbitzua eskaintzen duen Espainiako eta Portugaleko hainbat hiritan aparkatzearen prezioa TELPARK bidez ordaintzeko aukera eskaintzen zaio Erabiltzaileari. Hiri horiek webgunean kontsulta daitezke. Zerbitzu horri, aurrerantzean, "Bide publikoan aparkatzeko zerbitzua" deituko zaio.

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzuaren erabilera

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzua TELPARKetik kontratatu behar da, "Hasi aparkatzen" aukera hautatu eta hor azaltzen den prozesuari jarraituz

Bide publikoan aparkatzeko zerbitzuaren prezioa eta kostua

Prezioari dagokionez, tarifa aldatu egingo da agian aparkatzen den hiriaren arabera, entitate-emaileak zehaztutako eta emakidari aplikagarriak zaizkien zehaztapen eta baldintza espezifikoei jarraikiz. Gainera, baliteke kasu batzuetan prezio finko bat eta ehuneko gehigarri bat ordaindu behar izatea TELPARK erabiltzeagatik. Erabiltzaileari jakinaraziko zaio transakzioa egin baino lehen.

Atzera egiteko eskubidea

1/2007 ELDren 103.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Erabiltzaileak ez du atzera egiteko eskubiderik, bide publikoan aparkaleku zerbitzua ematea gauzatutzat ematen baita Erabiltzaileak aparkalekua ordaintzen duen unetik.

 

Bide publikoan aparkatzeko ordainketa-zerbitzuaren xedapen partikularrak

Aparkatzeko ordainketa-zerbitzua

TELPARK bidezko bide publikoan aparkatzeko zerbitzuaren bidez, Erabiltzaileari aukera eskaintzen zaio EMPARK Taldearen eta zerbitzura harpidetutako edo atxikitako entitateek eskaintzen duten Espainian, Portugalen eta Andorra ko hainbat hiritako aparkalekuengatiko prezioa TELPARK bidez ordaintzeko. Hiri horiek webgunean kontsulta daitezke.  Zerbitzu horri, aurrerantzean, "Aparkalekua ordaintzeko zerbitzua" deituko zaio.

Aparkalekua ordaintzeko zerbitzuaren erabilera

TELPARK bidez aparkalekua ordaintzeko zerbitzua kontratatu ahal izateko, ireki TELPARK aplikazioa eta hautatu "Aparkalekuak" aukera pantaila nagusian. Ondoren, jarraitu aparkalekuan sartu eta aparkatzeko aplikazioan azaltzen diren argibideei.

Baliteke aplikazioaren funtzionalitatea aldatzea etorkizuneko garapen teknologikoen arabera, eta agian aurreko pausoak argibide gisa funtzionatuko dute soilik.

Egonaldia amaitu eta irtetean, automatikoki jasoko duzu prezioaren kargua TELPARKi lotutako ordainketa-metodoan. Aipatutako prezioa gerora kontsultatu ahal izango da TELPARKen, egindako transakzioen erregistroan.

MAKSU ez da inolaz ere erantzule izango ibilgailuen, pertsonen edo jabetzen aurka egindako mota guztietako kalte eta galeren aurrean, mugarik gabe barne hartura aparkalekuaren sarbidearen edo erabileraren gainean zuzenean, zeharka edo berariaz ohartarazita eragindako edozein kalte. Ibilgailuen aparkaleku-kontratuak arautzen dituen azaroaren 14ko 40/2002 Legearen 5. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Erabiltzailea aparkalekuen titularrengana edo aparkaleku-plazaren titular diren hirugarrenengana jo beharko du zuzenean.

Aparkalekua ordaintzeko zerbitzuaren prezioa eta kostua

Erabiltzaileak tarifa hori kontsultatu ahal izango du aparkalekuaren instalazioetan bertan edo TELPARKen app-ean.

Atzera egiteko eskubidea

ELDren 103.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Erabiltzaileak ez du atzera egiteko eskubiderik, ulertzen baita aparkalekua ordaintzeko zerbitzua gauzatua izan dela Erabiltzaile TELPARK erabiliz aparkalekuan sartzen denean.

 

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren xedapen partikularrak

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua

TELPARK aplikazioaren bidez identifika daitezkeen karga-puntuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua kontratatu eta ordaintzeko sistema bat da (aurrerantzean, "Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua").

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren eskaintza TELPARKen agertuko da, eta Erabiltzaileak kontratatu beharko du bertan ezartzen diren argibideei jarraituz. Erabiltzaileakhttps://www.empark.com webgunean kontsulta ditzake ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua eskaintzen duten aparkalekuak

Erabiltzaileak karga-puntua eta bere ibilgailu elektrikoa konektatzeko bitarteko propioa erabili beharko du; hau da, funtzionamendu eta mantentze egoera egokian dagoen kable bateragarri bat. TELPARKek ez dio eskainiko inolako bitartekorik konexio horretarako.

MAKSU ez da erantzule egingo zerbitzua behar ez bezala erabiltzeagatik edo karga-puntuaren eta ibilgailu elektrikoaren arteko konexio-bitartekoaren erabilera okerragatik. Halaber, ez da erantzule izango zerbitzuak ematean edo ez betetzean sortutako atzerapenagatik, atzerapen edo ez-betetze hori MAKSUrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik denean.

Kudeaketa-, kontratazio- eta ordainketa-plataforma den heinean, TELPARKek honako zehaztapen eta baldintza hauei jarraikiz eskaintzen dio Erabiltzaileari ibilgailu elektrikoen kargatzea kontratatzeko eta ordaintzeko zerbitzua. Ondorio horietarako, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua TELPARKen Erabiltzaile titularrari eskaintzen zaio, zerbitzu hori bere titulartasunekoa ez den ibilgailu bati ematea ezertan eragotzi gabe. TELPARKen erabiltzaileek ibilgailua Empark Taldekoa ez den karga-gunetan kargatzen badute, hirugarren horien Zehaztapen eta Baldintzak bete beharko dituzte.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren erabilera

TELPARKen sartzen denean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua kontratatu ahal izango da. Horretarako, app-eko "Ibilgailu elektrikoa" atalean sartu eta hor azaltzen diren jarraibideak bete behar dira.

Zerbitzua ematean ez da inolaz ere bermatzen hornituko den argindar maila, TELPARKekin zerikusirik ez duten eta kanpokoak diren elementuen mende baldin badago; esaterako, baldintza atmosferikoen edo ibilgailuaren egoera teknikoaren (kargatze-maila) kasuan. Erabiltzaileak TELPARKek uneoro emandako edota komunikatutako segurtasun-jarraibideri jarraituko die, eskura egongo direnak bai karga-puntuetan, baita beste bitarteko batzuen bidez eman daitekeen informazioan ere.

Ez dira TELPARKen erantzukizunpekoak izango, besteak beste, hauek: 1) Karga-puntuak edo horien elementuak modu desegokian erabiltzea, manipulatzea eta aplikatzea, emandako jarraibideak berariaz jarraitzen ez badira; 2) Ezinbestean edo ustekabean sortutako matxurak eta kalteak, edo sistemen edo telekomunikazioen erorketak edo hutsegiteak, baldin eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua edo hori emateko erabilitako eta une bakoitzean adierazten diren bitartekoak mugatu edo eragotz badezakete; 3) Ibilgailuaren edo Erabiltzaileak karga-zerbitzua egiteko erabiltzen duen kablearen mantentze desegokiak edo edozein motatako akatsek eragindako kalteak; 4) TELPARKekin zerikusirik ez duen arrazoi batengatik Erabiltzaileak karga ezin egin izana; eta, 5) datu faltsuak eta zehaztugabeak edo Erabiltzailearen aurretiazko baimenik gabe ematen badira.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren prezioa eta kostua

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren prezioak eta kostua behar bezala adieraziko dira karga-puntu bakoitzean, ibilgailu elektrikoa kargatu nahi duen Erabiltzaileak ondo ikusteko moduan egongo den informazio-kartel baten bidez. Dena dela, baliteke TELPARK bidez ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren prezioaren eta kostuaren berri emateko beste era batzuk ezartzea etorkizunean, eta bertako pantailan azalduko dira.

Era berean, agian prezio bereiziak ezarriko dira zerbitzua modu eraginkorrean emateko beharko den argindar-eskaria kudeatzeko zerbitzuak kontuan hartuta.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuaren prezioak ez dira inoiz finkoak izango, eta agian aldatu egingo dira. Aldaketa hori Erabiltzaileei jakinaraziko zaie ibilgailu elektrikoaren karga-puntuko informazio-kartelean edo TELPARKen.

Empark Taldekoa ez den hirugarren bat karga-gunean TELPARK aplikazioan agertzen denaz bestelako prezio bat agertzen bada, azken hori aplikatuko da.

Atzera egiteko eskubidea

1/2007 ELDren 103.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Erabiltzaileak ez du atzera egiteko eskubiderik, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua gauzatutzat jotzen baita Erabiltzaileak zerbitzua kontratatu eta erabiltzen hasten den unetik.

 

Plaza erreserbatzeko zerbitzuaren xedapen partikularrak

Plaza erreserbatzeko zerbitzua

Plaza erreserbatzeko zerbitzua MAKSUk garatutako sistema bat da zerbitzua eskaintzen duten aparkalekuetan plaza bat erreserbatzeko. Plaza horiek TELPARK bidez egongo dira identifikatuta (aurrerantzean, "Erreserba-zerbitzua").

Erreserba-zerbitzua eskaintzen duten aparkalekuak kontsultatu ahalko dituzu esteka honetan sartuta: https://www.telpark.com/centro-de-ayuda/como-se-reserva-una-plaza-con-telpark/ .

Erreserba-zerbitzuaren erabilera

Erreserba-zerbitzuaren bidez, Erabiltzaileak plaza erreserbatu ahal izango du hautatutako aparkalekuan eta zehaztutako denbora-tarte baterako. Erreserba aurrez egin beharko da, zerbitzura atxikitako aparkaleku bakoitzean aldatuko den gutxieneko denbora batez.

Erreserba-zerbitzua TELPARK bidez kontratatzeko, ireki aplikazioa, hautatu "Erreserbatu plaza" aukera pantaila nagusian, eta jarraitu han azaltzen diren argibideei erreserba-prozesua osatzeko.

Prozesua amaitzean, berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu egindako erreserbaren xehetasunekin. Era berean, datu horiek "Aparkalekuak" aukeratik kontsultatu ahal izango dituzu.

Erreserba-zerbitzuaren bidez, Erabiltzaileak plaza bat erreserbatu ahal izango du aukeratutako aparkalekuan; beraz, plaza bat erabilgarri izango du adierazitako egun eta orduan, eta erreserbatu den denboraz. Erreserbak ez du bermatuko plazaren zenbakitze zehatza.

Erreserbak ez du bermatuko plazaren zenbakitze zehatza.

Behin Erreserba Zerbitzua kontratatuta, Erabiltzaileak erreserbari lotutako matrikula aldatu ahal izango du hori hasi baino 10 minutu lehenagora arte, baina erreserbaren data ezingo da inoiz aldatu.

Erreserbatutako epean, Erabiltzaileak nahi beste irteera eta sarrera egin ahal izango ditu aparkalekuan, inolako kostu gehigarririk gabe. Gainera, Erabiltzaileari kortesiazko tarte bat eskaini ahalko zaio EMPARK Taldearen jabetzako aparkalekuan sartu eta irteteko. Tarte hori erreserbaren berrespen-mezu elektronikoan zehaztuko zaio Erabiltzaileari.

Hala ere, plaza erreserbatutako denboratik eta kortesiazko tartetik kanpo erabiltzen bada, kobratuko egingo da denbora estra hori, aukeratutako aparkalekuan indarrean dauden txandakatze-tarifen arabera. Tarifa horiek Erabiltzailearen eskura egongo dira aparkalekuan bertan. Hala, Erreserba-zerbitzua TELPARKi behar bezala lotutako kreditu- edo zordunketa-txartel baten bidez egin bada, plaza erreserbatutako denboraz kanpo erabiltzeagatiko kargua automatikoki TELPARK bidez egingo da. Beste ordainketa-modu baten bidez ordaindu bada, aparkalekuko plaza erreserbatutako denboraz kanpo erabiltzeagatiko ordainketa egin beharko da aparkalekuan bertan ateratako tiketaren bidez, bertatik irten aurretik.

Erreserba-zerbitzuaren prezioa eta kostua

Erreserba-zerbitzuaren prezioak eta kostuak aldatu egingo dira Erabiltzaileak hautatutako aparkalekuaren, ordutegiaren eta iraupenaren arabera. Erreserba-zerbitzuaren prezioa eta kostua behar bezala adieraziko dira TELPARKen, erreserbatu nahi den aparkalekua hautatzean.

Atzera egiteko eskubidea eta itzulketa 

Erabiltzaileak atzera egin ahal izango du kontratatutako Erreserba Zerbitzuan, kontratatzen den unetik plaza erabiltzeko aurreikusita dagoen eguna baino 24 ordu lehenago, eta erreserbagatik ordaindutako zenbatekoa itzulia izateko eskubidea izango du. Epe hori igarotakoan, Kontratuan ezingo du atzera egin, eta ez du inolako diru-kopururik itzultzeko eskubiderik izango.

Era berean, Erabiltzaileak atzera egiteko eta dirua itzultzeko eskubidea galduko du behin plaza erabili edo egindako erreserbaren epea hasita denean, hura erabiltzen duen ala ez alde batera utzita.

Arestian aipatutako epeetan atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, nahikoa izango da Erabiltzaileak MAKSUri jakinarazpen bat bidaltzearekin, kontratuan atzera egiteko duen nahia azalduz. Helbide elektroniko honi bidali beharko zaio komunikazioa: soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez). Erabiltzaileak 1. Eranskinean agertzen den atzera egiteko inprimaki-eredua erabil dezake, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.

MAKSUk posta elektroniko bidez jakinaraziko du atzera egiteko eskaera jaso izana, eta Erabiltzaileak egindako ordainketa guztiak itzuliko ditu, hasierako transakzioan erabilitako ordainketa-metodo bera erabilita. 

Atzera egiteko eskubidea egikaritzeak MAKSUren betebeharrak iraungiko ditu Erabiltzailearekin, erreserba-zerbitzuari dagokionez.

Ez da itzulketarik egingo (i) erreserbatutako plaza erabiltzen hasi ondoren baliogabetzen denean; (ii) erreserbatutakoa baino denbora gutxiagoz edo, oro har, erreserbarekin zehatz-mehatz bat ez datorren aldi batez erabiltzen denean; (iii) erreserba-zerbitzua kontratatzerakoan adierazitakoa ez den beste ibilgailu bat erabiltzen denean; edo, (iv) erabiltzeko epea hasita denean, nahiz eta erabili ez edo atzera egiteko eskubidea ez eskatu.

 

Multipass Zerbitzuaren xedapen partikularrak.

Multipass Zerbitzuari esker, zerbitzu hori eskaintzen duen aparkalekuetako batean sar daiteke edozein egunetan, eta gehienez 12 orduz ibilgailua utzi. Aparkalekutik irtetean amaitzen da Zerbitzua. 

Hautatutako aparkalekuan erabilera bat baino gehiago kontratatzeko aukera ematen dio Multipass Zerbitzuak Erabiltzaileari, aparkalekuko eguneko gehieneko tarifan deskontu bat eginda, indarrean dagoen eskaintzaren arabera.

Multipass Zerbitzua eskaintzen duten aparkalekuak eta indarrean dauden eskaintzak kontsulta ditzakezu TELPARK aplikazioaren Multipass atalean. MAKSUk eskubidea du Multipass Zerbitzua eskaintzen duten aparkalekuen zerrenda aldatzeko.

Multipass Zerbitzuaren erabilera

Multipass Zerbitzuaren bidez, Erabiltzailea aparkalekuan sar daiteke, eta gehienez 12 orduz ibilgailua utzi. Egonaldia amaituko da 12 ordu horiek igarotzean edo ibilgailua aparkalekutik ateratzean denbora-tarte horretan.

Multipass Zerbitzua erabiltzen den bakoitzean, behin sartu eta irten daiteke hautatutako aparkalekutik. Ondorioz, Erabiltzailea hautatutako aparkalekuan hainbat aldiz sartzen bada eta hainbat aldiz irten, irteera adina erabilera kontabilizatuko dira.

Multipass Zerbitzua kontratatzen denean, erabilerak automatikoki eta soilik aparkalekura sartzean aktibatuko dira. Era horretan, Erabiltzailea Zerbitzua kontratatzeko aukeratu duten aparkalekuan sartzen den bakoitzean, kontratatutako erabileretako bat kontsumituko da. Prozesua amaitzean, Erabiltzaileak erosketaren datuak kontsulta ditzake TELPARK aplikazioan, "Multipass" atala hautatuta.

Kontratatzendenuneanhautatutakoaparkalekuansoilikerabiliahalizango da Multipasszerbitzua. Erabiltzaileak TELPARK aplikazioarenbarruanaldatuahalizangodukontratatutakoMultipassproduktuarilotutakoibilgailuarenmatrikula. Matrikulaaparkalekubarruanezaldatzeagomendatzenda, txandaketaedosarreraespresagatikustekabekorikezkobratzeko.

Multipass Zerbitzua 12 hilabetera iraungitzen da. Epe hori igarotakoan, Erabiltzaileak galdu egingo du kontratatu eta kontsumitu gabe dituenez baliatzeko aukera, eta ez du horregatik inolako zenbatekorik jasotzeko eskubiderik izango.

Aparkalekurairistean, matrikulairakurtzekosistemakibilgailuarenmatrikuladetektatukodu, etabarrerairekikoduerabiltzailehorrekMultipassproduktuabaduelaantzematean, etaaparkatutadagoendenborakontatzenhasiko da. Irtetean, sistemakmatrikulahautemangodu, etabarrerairekikoduaparkatze-denbora 12 ordukoaedolaburragoaizan bada, dagokionaldiakenduta. 

Erabiltzaileak 12 ordubainogehiagoematenbadituaparkalekuanetasarreraespresaaktibatutabadauka, automatikokikobratuko da gehiegizkoegonaldia TELPARK bidez, aplikazioarilotutakokreditu- edozordunketa-txarteleanzorduntzeko. Sarreraespresaaktibatutaedukiezean, egonaldiosoaordaindubeharkodukutxazaineanedoleihatilan, aukeratutakoaparkalekuanindarreandirentxandaketa-tarifenarabera; aparkalekuanbertankontsultaditzaketarifakerabiltzaileak. 

Maksu-ekMultipass-enerabileraetenahalizangoduaparkalekuaosobetetadagoenegunetan (esaterako, jaiegunak, ekitaldiak, etab.). Horretarako, TELPARK-ekinformazio-kartelakjarrikodituaparkalekuetan. 

Multipass Zerbitzuaren prezioak

Multipass Zerbitzuaren prezioak Erabiltzaileak hautatutako aparkalekuaren eta indarrean dauden eskaintza komertzialen araberakoak izango dira, eta behar bezala adieraziko dira TELPARKen, zerbitzua kontratatzea onartzen duen aparkalekuren bat hautatzean.

Atzera egiteko eskubidea eta itzulketa

Erabiltzaileak, kontsumitzaile eta erabiltzaile (enpresa ez) izaera duenean, atzera egin ahal izango du MAKSUrekin duen kontratuan, Multipass kontratatzen denetik zenbatzen hasi eta hamalau (14) egun naturaleko epean. Atzeraegitekoeskubideazbaliatzeko, kontratuanatzeraeginnahi duela adierazibeharkoduerabiltzaileak, aplikaziokolaguntza-euskarriarentxatarenbidezedohelbideelektronikohonetaramezuelektronikobatbidalita: soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez). Horretarako, Erabiltzaileak 1. Eranskinean agertzen den atzera egiteko inprimaki-eredua erabil dezake, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.

MAKSUk posta elektroniko bidez jakinaraziko du atzera egiteko eskaera jaso izana, eta Erabiltzaileak egindako ordainketa guztiak itzuliko ditu, hasierako transakzioan erabilitako ordainketa-metodo bera erabilita.

Multipass Zerbitzua lehen aldiz erabili ondoren, atzera egiteko eskubidea ezingo da dagoeneko erabili eta ez da inolako diru-kopururik itzultzeko eskubiderik izango.

VI.- Abonuei buruzko xedapen bereziak.

TELPARK app-aren bidez kontratatutako abonamenduaren bidez, Erabiltzaileak EMPARK Taldeak eta zerbitzuari harpidetutako edo atxikitako erakundeek Espainia, Portugal eta Andorrako hainbat hiritan go hainbat hiritan dituzten aparkalekuetan aparkatu ahalko du.

Erabiltzaileak, TELPARKen bidez, Abonamendua zuzenean kontratatuko du EMPARK Taldeko enpresarekin edo zerbitzura atxikitako erakundearekin; hau da, hautatutako aparkalekuaren titularrarekin.

Kontratatutako abonamenduaren modalitatea aparkalekuan egindako egonaldiaren iraupenaren araberakoa izango da. Erabiltzaileak abonamendu bakoitzaren ezaugarriak, iraupena eta ordutegia kontsulta ditzake TELPARK app-ean, abonamendua kontratatzeko erabaki duen aparkalekua aukeratzean.

Abonamenduaren erabilera

Abonamenduarekin, Erabiltzailea kontratazioaren hurrengo eguneko 00: 01etik aurrera sartu ahal izango da aukeratutako aparkalekura, eta bertan aparkatu ahal izango du kontratatutako denboran.

Erabiltzailea matrikula irakurtzeko sistemaren bidez sartuko da aparkalekura, bertara sartzeko abonamendu-txartelik edo tiketik aurkeztu beharrik gabe.

Kontratatutako zerbitzua eskaintzeko baldintzetan, abonamenduak ez dio eskaintzen Erabiltzaileari erreserbatutako toki bat; aldiz, Erabiltzailea aparkalekuan sartu ostean, aparkatzeko toki bat edukitzea bermatzen dio.

Abonamendua TELPARK app-etik kontratatuko da, "Hileko abonuak" aukera hautatu eta bertan azaltzen den prozesuari jarraituz.

Prozesua amaitzean, Erabiltzaileak bere erosketaren datuak kontsulta ditzake TELPARK app-ean, "Hileko abonua" atalaren barruan hori hautatuta.

Abonamenduak kontratazioa egitean hautatutako aparkalekuan eta denbora-tartean aparkatzeko soilik balioko du. Erabiltzaileak edozein unetan aldatu ahal izango du aukeratutako ibilgailuaren matrikula, baldin eta ibilgailuak ez badu saio bat hasi eta ez badago aparkalekuaren barruan.

Abonamenduan kontratatu den baino aparkaldi luzeagoaren kasuan, denbora gehigarri hori kobratu egingo da aukeratutako aparkalekuak indarrean dituen errotazio-tarifen arabera. Tarifa horiek Erabiltzailearen eskura egongo dira, aparkalekuan bertan. Ildo horretan, Erabiltzaileak Sarrera Bizkorra aktibatuta badu, kontratatutako abonamenduaren denbora gainditzean sortzen den kargua automatikoki egingo da TELPARK app-aren bidez, PayPal-en edo app-ari lotutako kreditu- edo zordunketa-txartelaren kargura, Erabiltzaileak Sarrera Bizkorra aktibatuta baldin badu. Sarrera Bizkorra aktibatu gabe bada, zenbatekoa kutxazainean ordainduko da.

Erabiltzaileak ezin izango du ezeztatu bere abonamendua kontratazioaren datatik hiru hilabete igaro arte, eta hori funtsezko baldintza izango da Abonamendu Zerbitzua kontratatzeko. Aurretiazko ezeztapenaren kasuan, penalizazio bat aplikatuko da, eta gutxieneko hiru hilabeteko iraupena osatu arte betetzeko geratzen den epearen abonamenduari dagokion prezioa ordainduko da. Hiru hilabeteko gutxieneko iraunaldia igaro ondoren, abonamendua edozein unetan ezeztatu ahal izango da, app-ean "Abonu aktiboa" atalean sartu eta "Nire abonamendua ezeztatu" aukeratuta. Ezeztapen horrek ezeztatze eskaeraren hurrengo hilabetetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

MAKSUk beretzat gordetzen du kontratu hau noiznahi ebazteko eskubidea, Erabiltzaileak kontratatutako abonamendua ezeztatuta. Horretarako, nahikoa izango du Erabiltzaileari abonamenduaren amaiera gertatu baino 5 egun lehenago aurreabisua emanez, bere kontuari lotutako posta elektronikoaren helbidera mezu bat bidalita.

Abonamenduaren prezioak.

Abonamendu Zerbitzuaren prezioak Erabiltzaileak hautatutako aparkalekuaren eta indarrean dauden eskaintza komertzialen araberakoak izango dira, eta behar bezala adieraziko dira TELPARK app-ean, zerbitzua kontratatu daitekeen aparkalekuetako bakoitza hautatzean.

Erabiltzaileak kontratazioaren unean ordainduko du lehen hilekoa, TELPARK app-ean hautatutako ordainbidearekin. Kontratazioa hilabetea hasi ondoren egiten bada, hilabeteari geratzen zaion zati proportzionala ordainduko du Erabiltzaileak. Gainerako hilabeteak banku-helbideratze bidez ordainduko dira. Abonamendua automatikoki berrituko da, eta hori kobratu aurretik Erabiltzaileak ezeztatu ezean kobratuko da.

Abonamenduaren hurrengo hilekoen prezioa automatikoki kargatuko da hilabete bakoitzaren 1etik 5era bitartean, aukeratutako ordainbidean.

Zehaztutako epean ordaintzen ez den abonamendua automatikoki ezeztatuko da. Aparkalekuaren titularrak, edozein pertsonaren aurrean, ibilgailua atxikitzeko eskubidea izango du, aparkalekuaren prezioa ordaintzeko berme gisa. Enpresari egozten ez zaizkion arrazoiengatik aurreikusitako datetan osorik ordaindu ez diren fakturak epez kanpoko zor gisa hartuko dira, eta berehala exekutatu ahalko dira. Era berean, faktura bat ez ordaintzeak berandutze-interesak sortuko ditu automatikoki ordaindu gabeko zenbatekoetan diruaren legezko intereseko pertsona fisikoentzat (ehuneko bi puntu gehiago izango da) eta enpresari/enpresentzat, Espainian, Andorran edo Portugalen aplikagarria den legeriari jarraikiz eta hori aldatzen edo garatzen duen legezko edozein arauetan ezartzen denarekin bat. Honela, bi alderdiek onartu egiten dute testu arau-emaile horren mende jartzea, haren alderdi eta betebehar guztietan eta gainerako baldintzetan ezarritakoaren kalterik gabe. Era berean, Erabiltzaileari berariaz jakinarazten zaio ezen horretarako epea betetzen ez bada eta Espainian, Andorran edo Portugalen aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzen badira, berankortasun-fitxategi bati jakinarazi ahalko zaizkiola ez-ordaintze horri buruzko datuak.

Ez da itzulketarik egingo (i) plaza erabiltzen hasi ondoren abonamendua baliogabetzen bada; eta, (ii) abonamenduan ezarritakoa baino denbora gutxiagoz edo, oro har, hor ezarritakoarekin bat ez datorren aldi batez erabiltzen bada.

Atzera egiteko eskubidea eta itzulketa

Erabiltzaileak, kontsumitzaile eta erabiltzaile (enpresa ez) izaera duenean, atzera egin ahal izango du MAKSUrekin duen kontratuan, abonamendua kontratatzen denetik zenbatzen hasi eta hamalau (14) egun naturaleko epean. Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, Erabiltzaileak kontratuan atzera egin nahi duela jakinarazi beharko du, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: soporte@telpark.com (arreta gaztelaniaz), edo suporte@telpark.com (arreta portugesez). Horretarako, Erabiltzaileak 1. Eranskinean agertzen den atzera egiteko inprimaki-eredua erabil dezake, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.

MAKSUk posta elektroniko bidez jakinaraziko du atzera egiteko eskaera jaso izana, eta Erabiltzaileak egindako ordainketa guztiak itzuliko ditu, hasierako transakzioan erabilitako ordainketa-metodo bera erabilita.

Abonamenduaren epea hasi izan bada edo hori erabili izan bada, jada ezingo da erabili atzera egiteko eskubidea eta ez da inolako diru-kopururik itzultzeko eskubiderik izango.

 

ERANSKINA. ATZERA EGITEKO INPRIMAKI-EREDUA

(Kontratuan atzera egin nahi duen Erabiltzaileak bete beharreko inprimakia)

 

A/A MAKSU ESPAÑA, S.L.

Avenida del General Perón, 36, planta 1ª

C.P. 28020 - Madrid

( soporte@telpark.com ) 

Honen bidez, ni, [Escribir texto] jaunak/andreak, [Escribir texto] helbide elektronikoarekin, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako testu bategina onartzen duen 1/2007 ELDan ezarritakoari jarraikiz, [Escribir texto] egunean [Escribir texto] zenbakia duen [Escribir texto] zerbitzuko erositako abonamenduaren kontratuan atzera egin nahi dudala jakinarazten dut.

Jakinarazpen hau kontratua formalizatu dela adierazten den dataren hurrengo 14 egun naturaleko epearen barruan egiten dut.

 

Erabiltzailearen sinadura

(sinatu soilik inprimakia paperean aurkezten bada)

 

[Escribir texto](e)n, [Escribir texto](e)ko [Escribir texto]ren [Escribir texto](e)an

ERANSKINA. MODELO DE FORMULÁRIO DE RETIRADA

(Formulário a ser preenchido pelo Cliente que deseja se retirar do contrato)

 

À MAKSU SERVICES,S.A.

Av. Conde Valbom, 30, 5º

C.P. 1050-068 Lisboa

( suporte@telpark.com ) 

Pela presente, eu [Escrever texto], com o endereço de correio electrónico [Escrever texto], nos termos e ao abrigo do disposto no Dec.Lei 24/2014, de 14 de Fevereiro, sou a informá-los da minha decisão de resolução unilateral do contrato de aquisição de serviços de [Escrever texto] celebrado no dia [Escrever texto], con número [Escrever texto].

A presente comunicação de resolução é efectuada dentro do prazo de 14 dias de calendário subsequentes à data indicada como de celebração do contrato.

 

Assinatura do Utilizador

(assinar únicamente no caso da comunicação de resolução ser apresentada em suporte de papel)

 

[Escrever texto], em [Escrever texto]