Maksu - Lege Oharra
Legezko informazioa:
Maksu España, S.L.U.; IFK: A-78320736; helbidea: Peron Jeneralaren hiribidea 36, 28020 Madril.
Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 29760. tomoa, 18. folioa, 8. atala, M-535468 orria. Aurrerantzean, "Maksu".
Xedea:
Lege-ohar honek Maksuren webgune honetarako (aurrerantzean, "Webgunea") sarbidea arautzen duten eta Maksuren webera sartzen diren Erabiltzaileen eskura jarritako edukien eta zerbitzuen erabilera-baldintzak biltzen ditu.
Erabiltzaileek Webgunea erabiltzeak esan nahi du Lege-oharrean jasotako baldintza guztiak, erabat eta inolako eragozpenik gabe, onartzen dituztela. Maksuk edozein unetan aldatu ahal izango du Lege-ohar hau, eta beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du Webgunean eskainitako eduki eta zerbitzuren bat erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, baliteke hori aldatuta egotea.
Webgunean Maksuk eskainitako produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa sartzeak informazio- eta publizitate-helburuak baino ez ditu, ezpada beste helburu bat berariaz ezartzen.
Erabilera:
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute Maksuk eskainitako zerbitzuak eta Webguneko edukiak Legean eta Lege-ohar honetan ezarritakoaren arabera erabiltzeko, eta Maksuren edo hirugarrenen aurrean erantzungo dute betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galerengatik eta egindako jarduketengatik, baldin eta legez kontrakoak, zabarkeriazkoak edo iruzurrezkoak badira edo fede ona urratzen badute. Beraz, debekatuta dago Webgunea legez kontrako helburuetarako erabiltzea, Maksuren edo hirugarrenen eskubideak, ondasunak, interesak edo ospea kaltetzen duten helburuetarako, edo bestela Maksuren edo hirugarren baten sare, zerbitzari eta gainerako ekipo edo produktu eta aplikazio informatikoak kaltetzen edo baliogabetzen dituzten helburuetarako.
Erabiltzaileek Webgunera egiten duten sarrera librea eta doakoa da, eta ez du, berez, Maksuren eta Erabiltzailearen artean inolako lotura edo harreman komertzialik dagoenik esan nahi. Hala ere, Maksuk eskain ditzakeen produktuak edo zerbitzuak erabili, eman eta/edo kontratatzeko, baldintza formalak bete beharko dira aldez aurretik, hala nola inprimakia betetzea, gastuak ordaintzea eta/edo horiei aplikatu beharreko baldintza bereziak onartzea.
Webgunearen bidez eskainitako produktu edo zerbitzuren bat erabili, eman eta/edo kontratatzeko, Erabiltzaileak erregistratu egin beharko balu, hura izango da informazio egiazko eta zilegia emateaz arduratuko dena, eta kasuan kasuko inprimakiak betetzean sartzen dituen datu guztiak benetakoak direla bermatuko du, hala badagokio, Webgunean edo dagokion formularioan jasotzen den Pribatutasun-politika errespetatuz.
Ezinbesteko kasua:
Maksu ez da izango Webgunearen sarbidean, funtzionamenduan eta eraginkortasunean gertatzen diren atzerapen edo akatsen erantzule, ezta webgunearen etenduren, eteteen edo funtzionamendu txarraren erantzule ere, hondamendi naturalek (lurrikarek, uholdeek, izpiek edo suteek) eragindako matxuren, segurtasun-sistemen urraketen edo zibersegurtasun gorabeheren, ezinbesteko egoeren, muturreko larrialdi-egoeren (gerrak, operazio militarrak, istilu zibilak, grebak, ugazaben itxierak edo halabeharrezko edo ustekabeko beste edozein egoera) ondoriozkoak direnean.
Jabetza intelektualaren, industrialaren eta irudiaren eskubideak:
Maksu jabetza intelektualaren, industrialaren eta Webguneko edukien gaineko irudiaren gaineko ustiapen-eskubideen titularra da edo dagokion lizentzia lortu du, besteak beste, informazio asmorako soilik eta mugatzeko asmorik gabe, honako hauen gainean: testuak, diseinu grafikoak, marrazkiak, kodeak, softwarea, argazkiak, bideoak, soinuak, datu-baseak, aurkibideak, irudiak, markak, logotipoak, adierazpenak eta informazioak, eta, oro har, jabetza intelektual eta industrialari buruzko arau nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza. Webgunean eskuragarri dauden edukietako bat ez bada Maksuren titulartasunekoa, titular legitimoaren aldez aurreko baimenarekin eta/edo indarreko araudiarekin bat etorriz sartu da.
Edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak erreserbatuta daude. Bereziki, debekatuta dago Webguneko eduki guztiak edo batzuk edozein modutan aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, asmo publiko edo komertzialetarako, Maksuren edo, hala badagokio, dagokion eskubideen titularraren aurretiazko baimen berariazko eta idatzizkorik gabe.
Cookieak:
Webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu bere webgunearen bidez nabigatzea errazteko eta Erabiltzaileari eskainitako zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. Horien erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Webguneko Cookie-politika atala.
Segurtasuna:
Erabiltzailea da erositako eta/edo instalatutako ekipoen pasahitzak, sarbide-gakoak edo zifratze- edo enkriptatze-sistemak zaintzearen, arduraz erabiltzearen eta konfidentzialtasuna mantentzearen erantzule bakarra.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du bere kontura edota bere pasahitza erabiliz egindako jarduera guztiengatik dagokion erantzukizuna.
Miszelanea:
Lege-oharraren klausularen bat baliogabetzat edo indargabetzat deklaratzen bada edo edozein arrazoirengatik ez-eraginkortzat jotzen bada, baldintza hori baztertutzat joko da, eta horrek ez du eraginik izango gainerako baldintzen baliozkotasunean eta galdagarritasunean.
Lege-ohar honetan ezarritakoaren eta, hala badagokio, Webgunean eskainitako produktu edo zerbitzuei buruz ezar daitezkeen baldintza zehatzen artean desadostasunik egonez gero, baldintza zehatzetan xedatutakoa nagusituko da.
Erabiltzaileek ez badituzte baldintza hauek betetzen eta Maksuk ez baditu eskura dituen ekintzak edota eskubideak berehala gauzatzen, horrek ez du esan nahi Maksuk horiek etorkizunean beste edozein unetan erabiltzeari uko egiten dionik.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa:
Webgune honen Lege-oharra Espainiako legediaren arabera arautuko da.
Maksuk eta Erabiltzaileek berariaz uko egiten diote legokiekeen berezko foruari, eta formalki Madrilgo Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, Webgune hau arautzen duen Lege-oharra interpretatzean edo betetzean sor daitekeen edozein eztabaidatarako.