Nola kudeatu zure Multipass

Aplikazioaren Multipass atalean, maparen beheko aldean, aurkituko dituzu erosi dituzun pase guztiak. Txartel zerrenda horizontal batean erakusten dira eta matrikularen eta aparkalekuaren arabera antolatuta daude.

Horrek esan nahi du:

  • Txartel bakoitzean ikusiko dituzula matrukula berdinarekin eta aparkaleku berdinarekin lotutako pase erabilgarri guztiak.
  • Aparkaleku berean bi ibilgailu ezberdintarako Multipass baduzu, matrukula bakoitzerako txartel ezberdin bat ikusiko duzu.

Adibidea:
Aparkaleku eta matrukula bererako Multipass 5 bat erosten baduzu eta geroago Multipass 10 bat, aplikazioak guztira 15 pase erabilgarri erakutsiko ditu aparkaleku eta matrukula horretarako.

Paseen egoera

  • Pase erabilgarriak dituzenean eta iraungi ez direnean, "Erabilgarri" gisa agertuko dira berdez.
  • Pase erabilgarririk ez duzunean (erabileragatik, iraungipengatik edo matrukula aldaketarengatik) "Ez erabilgarri" gisa agertuko dira eta aplikazioan ikusgai mantenduko dira 3 hilabetez, informazio xedez bakarrik.

Multipass txartel bakoitzean ere informazioa ikusiko duzu zure paseetatik bat iraungi behar ote den.

Kontuan izan paseak erospen egunetik aurrera urte bateko baliozkotasuna dutela eta beti lehenengo lehenago iraungitzen direnak kontsumitzen direla.

Zure paseen xehetasuna

Multipass txartel bat sakatzean xehetasun pantailara sartuko zara, non kontsultatu ahal izango duzun:

  • Multipass erabili daitekeen aparkalekua
  • Esleituta dagoen matrikula.
  • Mugimendu historiko bat informazio honekin:
    • Noiz erosi zenuen Multipass
    • Noiz iraungitzen diren paseak
    • Paseen erabilera
    • Egindako matrukula aldaketak

Pantaila bertatik ere matrikula aldatu ahal izango duzu eta paseak beste ibilgailu bati esleitu modu errazean.

Zure paseei esleitutako matrikula aldatzen baduzu, txartel berri bat sortuko da aparkaleku horretarako matrukula berriarekin (aurretik ez bazegoen).

Aurreko txartela aplikazioan ikusgai jarraituko du, baina pase erabilgarririk gabe (zero pase) agertuko da, informazio xedez bakarrik.