Multipass

Aplikazioaren Multipass atalean, maparen beheko aldean, aurkituko dituzu erosi dituzun pase guztiak. Txartel zerrenda horizontal batean erakusten dira eta matrikularen eta aparkalekuaren arabera antolatuta daude.

Horrek esan nahi du:

  • Txartel bakoitzean ikusiko dituzula matrukula berdinarekin eta aparkaleku berdinarekin lotutako pase erabilgarri guztiak.
  • Aparkaleku berean bi ibilgailu ezberdintarako Multipass baduzu, matrukula bakoitzerako txartel ezberdin bat ikusiko duzu.

Adibidea:
Aparkaleku eta matrukula bererako Multipass 5 bat erosten baduzu eta geroago Multipass 10 bat, aplikazioak guztira 15 pase erabilgarri erakutsiko ditu aparkaleku eta matrukula horretarako.

Paseen egoera

  • Pase erabilgarriak dituzenean eta iraungi ez direnean, "Erabilgarri" gisa agertuko dira berdez.
  • Pase erabilgarririk ez duzunean (erabileragatik, iraungipengatik edo matrukula aldaketarengatik) "Ez erabilgarri" gisa agertuko dira eta aplikazioan ikusgai mantenduko dira 3 hilabetez, informazio xedez bakarrik.

Multipass txartel bakoitzean ere informazioa ikusiko duzu zure paseetatik bat iraungi behar ote den.

Kontuan izan paseak erospen egunetik aurrera urte bateko baliozkotasuna dutela eta beti lehenengo lehenago iraungitzen direnak kontsumitzen direla.

Zure paseen xehetasuna

Multipass txartel bat sakatzean xehetasun pantailara sartuko zara, non kontsultatu ahal izango duzun:

  • Multipass erabili daitekeen aparkalekua
  • Esleituta dagoen matrikula.
  • Mugimendu historiko bat informazio honekin:
    • Noiz erosi zenuen Multipass
    • Noiz iraungitzen diren paseak
    • Paseen erabilera
    • Egindako matrukula aldaketak

Pantaila bertatik ere matrikula aldatu ahal izango duzu eta paseak beste ibilgailu bati esleitu modu errazean.

Zure paseei esleitutako matrikula aldatzen baduzu, txartel berri bat sortuko da aparkaleku horretarako matrukula berriarekin (aurretik ez bazegoen).

Aurreko txartela aplikazioan ikusgai jarraituko du, baina pase erabilgarririk gabe (zero pase) agertuko da, informazio xedez bakarrik.

Nekatuta zaude zure etxetik edo lantokitik hurbil aparkalekua bilatu beharraz? Beti aparkaleku berean aparaktu ohi duzu? Ezagutu Multipass!  😉

Multipass produktu ezin hobea da gehien erabiltzen duzun aparkalekuan nahi duzun egunetan aparkatu ahal izateko (sarrera bakoitzean 12 ordu gehienez), aurrez data zehaztu beharrik gabe eta preziorik onenean. Aurreztu ezazu % 85 arte aparkalekuaren txandatze-tarifarekiko.

5, 10 edo 20 sarrerako Multipass txartela eros dezakezu Telparken apparen bidez. Deskontua aldatu egiten da aparkalekuaren eta kontratatutako sarrera kopuruaren arabera.

Nola eros dezaket nire Multipass txartela?

Oso erraza da!

1. Ireki appa, eta egin klik “Multipass” atalean.

2. Ondoren, koka ezazu zure Mutipass txartela kontratatuko duzun aparkalekua.

3. Aukeratu zure Mutipass txartelaren sarrera kopurua (5 sarreratik aurrera).

4. Aukeratu zer ibilgailurekin erabiliko duzun Multipass txartela.

5. Berrikusi zure datuak, eta berretsi erosketa.

Prest! Zure Multipass atalean, aktibo dauden sarrerak ikusi ahal izango dituzu. Xehetasunetan, berriz, aukeratutako aparkalekuaren helbidea eta zure Multipass txartelari lotutako matrikula ikusiko dituzu.

Baldintzak:

  • Sarrera bakoitza baliozkoa izango da 12 orduz, aparkalekuan sartzen zarenetik.
  • 12 ordu horiek igaro ondoren, erabiltzaileak Sarrera Bizkorra aktibatuta badu, gehiegizko egonaldiaren ordainketa automatikoki egingo da zehaztutako kreditu edo zordunketa txartelera. Sarrera Bizkorra aktibatuta ez badu, erabiltzaileak egonaldi osoa ordaindu beharko du kutxazain automatikoan edo leihatilan, aukeratutako aparkalekuko indarreko biraketa-tasaren arabera, eta horiek aparkalekuan bertan daude erabilgarri.
  • Sarrera bakoitzeko, aparkalekura behin bakarrik sartu eta ateratzeko aukera.
  • Multipass bakoitzak erosketan hautatutako aparkalekurako bakarrik balio du.
  • Telparken appean bakarrik eros daiteke produktua.
  • 1 urteko epemuga erosketa egiten den unetik
  • BEZ barne dago prezioan.

Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.