Ordainketak eta kobroak
Ez larritu! Jarri gurekin harremanetan eta azalduiguzu, zehatz mehatz, ikusi ezin dituzun egiaztagiriak zeintzuk diren, ahal bezain laster lagun diezazukegun.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Ez. Une honetan ezin da ordainketen historia ezabatu.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Mugikorrean
Tiketak aplikazioan eskura ditzakezu, Aukera gehiago Historikoa atalean eta ondoren, Ordainketak atalean; eskuratu nahi duzun ordainketaren gainean sakatu eta bertatik deskargatu ahal izango duzu horri dagokion ordainagiria/egiaztagiria.

Ordenagailuan
Webgunearen bitartez, tiket guztiak deskarga ditzakezu, Historikoa – Faktura aukeretan sartuz; behin web aplikazioan saioa hasi duzunean.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Ikusi dugu erabiltzaile batzuek ez dutela erraz lortzen beren ordainbidea sartzea. Ez kezkatu, gure teknikariak lanean ari baitira ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko.
Egoera erabat konpondu arte, zure kreditu-txartela berriro sartzen saiatzea gomendatzen dizugu, bai app-an, bai webgunean. Ezabatu egungo ordainbidea eta sartu banku-txartel berria, ez editatu.
Arazorik izan ez dezazun, ez ahaztu ordaintzeko bide hori eskuragarri ez badago (dela arrazoi propioengatik, dela sistemarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik), Udal Ordenantzak adierazten du erabiltzailearen erantzukizuna dela ordainketa eskura dagoen beste edozein baliabideren bidez egitea (parkimetroak).
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Bai, nahi adina banku-txartel eduki ditzakezu, eta horiekin TAO, Multipass edo abonamendu bat ordaindu, edo Sarrera Bizkorra duten ibilgailu desberdinei esleitu.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Zer da PSD2?
Europako ordainketa-araudi berria da, bankuei prozesu eta kontrolak ezartzeko aukera ematen diena banku elektronikoko kontuetarako sarbiderako nahiz kontu horien bidez egiten diren ordainketetarako ere (izan transferentzia, txartel edo beste ordainketa-metodo baten bidez). Helburua da Internet bidezko erosketen segurtasuna sendotzea, eta ordainketak baimentzeko kontrola handiagoa izan.
Horretarako, “bezeroen autentifikazio segurua (SCA)” erabiltzen da, eroslea eta ordainketaren baimena egiaztatzearen bidez. Sistema horrek gutxienez bi elementu independente konbinatzea dakar nortasuna egiaztatzeko. Adibidez, erabiltzaileak duen gailu bat, hala nola telefonoa; bezeroak bakarrik ezagutzen duen gako bat, hala nola PIN kodea edo pasahitz bat; edo parametro biometriko bat, hala nola zure hatz-marka, ahotsa, aurpegia edo irisa.
Zer hartu behar dut kontuan Telpark-en bankuko txartelarekin ordaintzen dudanean?
- Bankuko txartelarekin ordaintzea aukeratzen duzunean, Telpark-eko kontuarekin lotutako kreditu-txartela hautatu behar duzu eta eskaera ohi bezala amaitu.
- Eskaera amaitutakoan, ordainketa-eskaera bidaliko dizugu, prozesatzeko.
- Behin eskaera prozesatzean, zure bankuaren mezu bat jasoko duzu mugikorrean, baimentzeko kode edo gako batekin. Ordainketa egiteko, kode hori idatzi beharko duzu. Baimentzeko metodoa aldatu egingo da txartela jaulki duen bankuaren arabera.
Espainian dauden bankuetarako estekak eta Internet bidez ordaintzeko baimenei buruzko informazioa:
BBVA
Bankia
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Ez kezkatu! Jarri gurekin harremanetan, eta esan iezaguzu zer matrikula daukazun erregistratuta telpark-en, erakuts iezaguzu kargu hori agertzen den banku-laburpena, eta gertatutakoa argitzen lagunduko dizugu.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Ez larritu! Jarri gurekin harremanetan eta esaiguzu Telparken erregistratuta duzun matrikula zein den, bidaliguzu kobrantza ageri den bankuko kontu laburpena eta zer gertatu den aztertuko dugu.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.
Paypal kontu bat lotzen den unean kobrantza bat sortzea normala da. Balidazio bat baino ez da, eta horrek esan nahi du balioa ez dela kobratuko.
PayPal
Baliozkotze kontu bat dela eta, zure PayPal kontua lotzen duzun unean, 0.01 €kobratuko zaizkizula dioen informazioa agertuko da. Kobrantza hori aldi baterakoa baino ez da, balioa itzuli egingo da kontuaren berrespena egin ondoren.
Zalantzak dituzu oraindik? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan. Pozik lagunduko dizugu.
Zure kontura loturiko ordainketa-bitartekorik ez baduzu, bat gehitu behar duzu, aparkatzeagatik ordaindu ahal izateko.
- Kreditu-txartela (Visa/Mastercard/American Express(Amex))
Kreditu-txartel berri bat sartzeko, Aukera gehiago – Ordainbidea aukerara jo behar duzu. Ondoren, egin klik gehitzeko botoian(“+”), eta aukeratu Kreditu – edo zor-txartela. Ondoren, aukeratutako datuak bete beharko dituzu, eta amaitzeko, onartu.>
- Paypal
Zure Paypal kontua aplikazioari lotzeko, Aukera gehiago – Ordainbidea atalera jo behar duzu. Ondoren, egin klik gehitzeko botoian (“+”), eta aukeratu PayPal. Ondoren, bete zure datuak PayPal kontuan.
- Apple Pay
Apple Pay-n ordainketa-modua lotzeko, joan “Aukera gehiago” > “Ordainketa-modua”. Ondoren, gehi (“+”) botoia sakatu eta Apple Pay kontuaren datuak sartu besterik ez duzu egin behar.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.